Erreserbatu Deitu

Antonio Bergara3

943 429 815

Antonio Boulevard

Erreserbatu

Erreserbatu Antonio Boulevard

Oparitu Antonio Boulevard

Betiko Antonio

Topaleku, istorio, barre eta une ederren gune, Bergara kaleko Antoniok taberna eta jatetxea uztartzen ditu. Barran, berehala egindako pintxoak eskaintzen ditugu. Gure patata-tortilla famatua da gehien eskatzen digutenetako bat, baita antxoa, Martini-saltsan eginiko otarrainxka-raviolia eta idi-buztan kurruskaria ere; horiexek dira Pintxos aplikazioan Michelin izardun Gipuzkoako chefek hiriko 99 pintxorik onenen artean aukeratutako hiruak.


Beheko solairuko jangelan, José Ramón Ezkurdia (Akelarre, Panier Fleuri, Urepel) eta Ana Uli (Gaztelu) sukaldarien proposamena sasoiko produkturik onenekin eginiko merkatuko sukaldean oinarritzen da.

 

Hauek dira platerik arrakastatsuenak: onddoak gorringo eta foiearekin, atun gorriaren eta Wagyu okelaren carpaccioak parmesanoarekin eta boilur-olioarekin, arroz krematsua Palamoseko ganbekin, eta, sasoia denean, hegaluzearekin eta boilurrarekin prestatutako platerak.

Karta

Kontaktua