Antonio Bergara3
943 429 815Antonio Boulevard
ErreserbatuErreserbatu Antonio Boulevard
Oparitu Antonio Boulevard
Lana, kalitatea eta maitasuna
Bergara kaleko 1995eko maiatzaren 16an lehenengo Antonio taberna ireki genuenetik, hiru kontzeptu horiek markatu dute gure ibilbide-orria: gogor lan egitea mimoz prestatutako produkturik onenak eskaintzeko, eta irribarre batekin zerbitzatzea, bisitatzen gaituena erabat pozik gera dadin. Repsol Gidak —bere eguzkitxoekin—, Tripadvisorrek, Macarfi gidak eta PINTXOS zerrendak nabarmendu dute gure proposamena.
Gure filosofia
Janariak eta edariak ez ezik, zerbitzuak ere bikaina izan behar du.Bezeroak esperientziaren erdigunean egon behar du beti. Eskatu eta berehala egindako pintxo, errazio eta platerak, eta sasoiko produkturik onenen bikaintasuna lehenetsita.
Bi lagun, proiektu bat
Humberto Segura eta Ramón Elizalde: «Bazkideak gara, baina, batez ere, lagunak gara. Ostalaritzaren munduan ibilbide luzea egin ondoren, 1995ean proiektu propio bat kudeatzeko urratsa ematea erabaki genuen. Bergara kaleko Antonioren jatorrizko jabeak erretiroa hartu zuela jakin genuenean, hiriaren erdialdeko lokal historiko hori geure egitea erabaki genuen».
Ardo bat okasio bakoitzerako. Ardo bat aho bakoitzerako.
Ardoa da protagonista Antonion. Gure upategian Espainiako zein nazioarteko jatorri-deiturarik garrantzitsuenetako ardoen aukera zabala eta zaindua aurkituko duzu. Apardunak, zuriak, gorriak, beltzak, gozoak… Janari on batek ardorik onenekin uztartzea merezi baitu.
Historia pixka bat
Antonio Bergara 3
Gure historiaren hasiera. Eraberritze-lan txiki bat egin ondoren, 1995eko maiatzaren 16an ireki genuen Antonio berria. Lokal historiko baten gidaritza hartu genuen bezeroari onena emateko helburuarekin, honako printzipio honi jarraikiz: «lana, lana eta lana». Ordutik, Antonio familia etengabe hazi da.
Jangela, eta sukaldaria
2000. urtean berriz eraberritu genuen lokala, beheko solairuko jangela gehitu eta Zuberoa jatetxetik zetorren Iñigo Tello sukaldaria fitxatu genuen. 2012an, José Ramón Ezkurdiak, Urepel jatetxe ospetsuko sukaldari ohiak hartu zuen haren lekukoa. Egun, Ana Ulirekin partekatzen du sukaldearen burutza.
San Martin merkatua
2005. urteaz geroztik, San Martin merkatuko pasabideko bi ostalaritza-lokalak ere zuzentzen ditugu: SM Café Bar eta Centro Café. Erosketak egiten ari direla atsedenaldi bat hartu nahi dutenei gozaraztea da gure lana, gosaritik hasi eta afariraino.
Antonio Boulevard
2022ko Maiatzaren 30e/an irekiko dugu Antonio berria: Antonio Boulevard, leku enblematiko batean, Alde Zaharreko sarreran, Boulevardaren eta Kale Nagusiaren arteko izkinan. Antonioren filosofiari leial, proposamen berri bat eskainiko dugu, Bergara 3 kaleko Antonioren klasikoak eta plater berriak biltzen dituen karta batekin. Barra, jangela eta terraza pribilegiatu bat izango dituzue zain.
Reala: txuri urdinak gara
Realarekin dugun lotura aspaldikoa da. Koloreak barren-barrenean sentitzen ditugu, eta gure bezero guztiekin partekatzen ditugu pozak (gehientsuenak) eta eramaten ditugu etsipenak (gutxienak). Antonion interpretatu zen lehen aldiz Realaren «Txuri-urdin» ereserkia, haren konpositore Ricardo Sabadieren eskutik. Lehen, establezimenduan bertan saltzen ziren partidetarako sarrerak ere. Esperientzia horren lekuko, oraindik ikusgai dago lokalean sarreren salmenta iragartzen duen kartela. Antonio bazkideen eta zaleen bilgunea da, eta zuzendariak eta jokalariak ere maiz joaten dira bertara.
Hiria: donostiarrak gara
Gure DNA % 100 donostiarra da. Garen bezalakoak gara, garen tokikoak garelako. Harro gaude hiri honetako bizitzaren parte izateaz. 1990etik, 170 kide baino gehiagoko danborrada propioa dugu, eta San Sebastian Egunean goizeko 02:00etan irteten gara hiriaren erdigunea zeharkatzeko.
Hiriaren erdigunean estrategikoki kokatutako bi lokal ditugu, baita bezero-sorta leial bezain anitza ere. Bulegoetako eta gertuko establezimenduetako langileak, erdigunera erosketak egitera etortzen diren pertsonak, inguruko bizilagunak, turistak… Den-denak ongietorriak dira Antoniora, eta gure helburua haiek etxean bezala sentiaraztea da.